Haur eskoletako grebak %70eko babesa izan du

2021eko otsailaren 25a
00:00
Entzun
GASTEIZ. LAB, Steilas eta ELA sindikatuek deituta, greba eguna zuten atzo ere Haurreskolak partzuergoan. Sindikatuen arabera, langileen %70ek bat egin dute aste honetako hiru greba deialdiekin. Guztira, zortzi greba egun izan dituzte abendutik, eta mobilizatzen jarraituko dute. «Langileen lan baldintzak okertzen eta Haurreskolak partzuergoa bera arriskuan jartzen duten aldebakarreko erabaki politikoak hartzen jarraitzen dute».

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzi mintzatu zaizkio, eta haur eskolen etorkizunaren inguruan «argi» hitz egiteko eskatu diote. Gainera, gogorarazi dute beste hainbat eskaera ere badituztela: Haurreskolak partzuergoaren doakotasuna, Hezkuntza Sailean integratzea, lanpostuak egonkortzea, aurrekontua handitzea, dauzkaten akordioak errespetatzea eta abar.

Ez da aste honetan grebara jo duen kolektibo bakarra. ELAk deituta, herenegun eta atzo greba egin zuten eskoletako garraioko eta jangeletako langileek ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.