Hezkuntza

Haur eskolen inguruan akordioa lortu dute Jaurlaritzak eta LABek

Hezkuntza Sailak akordioa egin du gaur sukalde eta garbiketa arloetan ere.

Haurreskolak partzuergoko langileek greba egin zuten iazko azaroan. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
2018ko martxoaren 6a
07:31
Entzun

Haur eskoletan gehiengoa du LAB sindikatuak (%62), eta, beraz, EAEko aldizkari ofizialean argitaratu eta berehala jarriko da indarrean gaur arratsaldean Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin egindako akordioa. Ordezkapenak lehen egunean egitea eta erregimen arautzailea ezartzea adostu dute; administrazio eta zerbitzuetako langileentzat enplegu eskaintza publikoa egitea; familiei zortzi orduko zerbitzua eskaintzea haur eskola guztietan —apustu eginez landa eremuetan—; eta Haurreskolak Partzuergoan egindako lana meritutzat hartzea maisu-maistren kidegoko ordezkapen zerrendetarako.

Haurreskolak Partzuergoko langileak protestak egiten ari ziren, eta iazko urte amaieran greba ere egin zuten, Hezkuntza Publikoko gainerako langileekin batera.

Ez da hori izan Hezkuntza Sailak gaur lortu duen akordio bakarra. Sukalde eta garbiketako negoziazio mahaian ere akordioa egin dute LAB, CCOO eta UGT sindikatuekin, eta Hezkuntza Bereziko mahaian ere akordioa gertu dagoela iragarri du, "LAB eta CCOO sindikatuen balorazio positiboa jaso ondoren eta Steilasek eduki hori bere oinarriei helarazteko interesa azaldu ondoren, beste bilera bat dago aurreikusia".

Hezkuntza Sailaren arabera, gaur lortutako adostasunek argi erakutsi dute negoziazio mahaiek balio dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.