Irudia. Iruñea
Haur eskolak euskalduntzeko eskea
Haur eskolak euskaldundu ditzatela eskatzeko manifestaziora deitua zuen Haur Eskolak Euskaraz plataformak atzo arratsalderako, eta dozenaka lagunek egin zuten bat harekin. Plataformak oroitarazi zuen Iruñeko hamasei haur eskoletatik bakarrean dagoela murgiltze eredua egun, eta salatu zuen «euskararen transmisioa oztopatzen» duela horrek. Euskarazko eskaintzan barrutien artean dagoen desorekagatik ere kexatu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu