Haur eskolak euskalduntzeko eskatuko dute
IRUÑEA. Haur Eskolak Euskaraz plataformak manifestazioa eginen du, hilaren 16an, Iruñean, haur eskolak euskaldundu ditzatela eskatzeko. Iruñeko Mendebaldea eta Lezkairu auzoetan bi haur eskola irekiko dituzte laster, eta horietan euskarazko murgiltzea ezar dezatela galdegin dute. 380 instantzia eraman zituzten atzo Nafarroako Hezkuntza Departamentura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu