Ezbeharra

Haur bat hilik agertu da Sestaon putzu batean

Atzo eguerdian jolasean ibili zen han bost urteko mutila, eta ertzainek uste dute istripuaren ondorioz zendu dela.

2008ko urtarrilaren 3a
21:10
Entzun
Sestaoko (Bizkaia) udaltzainek atzo gauean bost urteko mutil bat hilik aurkitu zuten han, putzu batean. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da; oraingoz, istripua izan daitekeela uste du.

Izan ere, atzo eguerdian haur hura zazpi urteko beste batekin jolasean ibili zen putzu hartan, Rivas kalean Aurrera enpresaren aurrean, zapaburuak harratzen. Beste haurra bazkaltzera etxera joan zen baina bost urtekoa ez. Honen aiton-amonek abisua eman zien ertzainei, eta hauek aipatutako tokira joan zirenean, hilda aurkitu zuten umea, gaueko hamar eta erdiak aldera.

Putzua metro bateko sakonerakoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.