EAEko Auzitegi Nagusiak artxibatu egin du Hasier Arraiz Sortuko presidentearen aurkako xake-mate auzia, Guardia Zibilaren kontrako adierazpen batean deliturik ez zuela egin ebatzita. 2015eko urtarrilaren 12an Guardia Zibilak euskal presoen hamabi abokatu eta Herrira-rekin lotutako beste lau lagun atxilotu zituenean, Mate izena eman zioten operazioari; aurreko bati, Xake, eta Arraizek hitz-joko hori erabili zuen Euskal Herriari dei egiteko Guardia Zibilari «xake-mate» emateko; hots, Espainiako polizia gorputz hori Euskal Herritik bidaltzeko aldarrikatu zuen.
Roberto Saiz instrukzio epaileak erabaki zuen auzia irekita uztea, eta defentsak apelazio helegitea aurkeztu zuen. Epaimahaiak behin betiko itxi du auzia. Esan du haren adierazpenak «sozialki eta moralki baztertzeko modukoak» izan ahal direla baina Arraiz ezin delazigortu horregatik.
Hasier Arraizen 'xake-mate auzia' artxibatu egin dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu