Hasi du bidea NUKFk, batzorde eta kontseiluak adostuta

Batzorde Betearazlea osatzen duten 25 kideetatik 21ek babestu dute aurkeztutako proposamena

NUFKen presidentea aukeratu zuten unea, urriaren 6an. IÑIGO URIZ / FOKU.
2023ko azaroaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Ekin dio bideari NUKF Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak,batzordeak eta kontseiluak eratzeko proposamena onartuta. Hain zuzen, Xabier Alkuaz (EH Bildu) presidenteak aurkeztu du proposamena, eta, aurretik beste alderdi batzuekin adostuta zeukatenez, Batzorde Betearazleko 25 kideetatik 21ek babestu dute proposamena; aldiz, UPNko hiru ordezkariek eta Kasedako alkateak kontrako botoa eman dute. UPNri «biktimismoa»egotzi dio, baita haien ekarpen bakarra «baldintzak jartzea» izan dela esan ere.

EH Bilduren esanetan, batzordearen osaera«erreala eta objektiboa» hartu dute kontuan, eta «ordezkaritza orekatua eta plurala» erdietsi. Haien esanetan, urriaren 6an egin zen Batzar Nagusia izan dute abiapuntu; alabaina, aldaketa batzuk egin dituzte hasierako proposamenetik. Esaterako:Alejandro Toquero (UPN) lehen lehendakariordea NILSAren Administrazio Kontseiluan sartzea adostu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.