Hasi da 'Haurren aurrean, helduok heldu' ariketa soziala

Umeentzat erreferente diren helduen artean euskararen erabilera bultzatzea du xede egitasmoak. Abenduaren 5era arte iraungo du

Euskaltzaleen Topaguneak aurkeztu zuen egitasmoa, Donostian. M.ANDRES/ FOKU.
Erredakzioa
Elgoibar
2021eko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Haurren aurrean, helduok heldu ariketa soziala atzo hasi zuten Euskal Herriko 80 bat herritan, eta abenduaren 5era arte iraungo du.12 urtera arteko umeen gertuko helduen hizkuntza portaeretan eragin nahi du egitasmoak, eta euskararen erabilera areagotu. Hiru portaera egonkortu nahi ditu, batez ere: solaskideek euskara dakiten kasuetan euskaraz egitea; lehen hitzak euskaraz egitea, baita ezezagunekin eta euskaraz ulertzen duten ezagunekin ere; eta euskaraz hitz egiten ez duten baina ulertzeko gai diren mintzakideekin euskarari eustea, baita ele bitako elkarrizketetan ere.

Euskaltzaleen Topaguneak lekuan lekuko euskara batzordearekin batera antolatu du egitasmoa. Espazio informalei begirakoa izango da, hala nola parkeetan, plazetan eta ikastetxe atarietan egin beharrekoa. Horietako batean, Elgoibarko Maalako parkean (Gipuzkoa), atzo arratsaldean eman zioten hasiera egitasmoari. Itsasgarriak eta identifikagarriak banatu zizkieten parte hartzaileei, ariketa egingo dutela gainerakoei jakinarazteko eta horretarako balioko duten espazioak ikusgarriago egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.