Hasi da Altsasun Gazte Topagune Sozialista

Hitzaldiak egin dituzte Europako krisi ekonomikoaz, gazte mugimenduaren historiaz eta emakumeen lan prekaritateaz.

Gazte Topagune Sozialistan antolatutako ekitaldietako bat, gaur, Altsasun. IÑIGO URIZ / FOKU
Gazte Topagune Sozialistan antolatutako ekitaldietako bat, gaur, Altsasun. IÑIGO URIZ / FOKU
2024ko urriaren 31
20:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Gazte Koordinakunde Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek antolatutako Gazte Topagune Sozialista gaur hasi da, Altsasun (Nafarroa). Igandera bitarte, hitzaldi, mahai inguru, ekitaldi eta musika emanaldi ugari izango dira «hausnarketarako, eztabaidarako eta komunitatea eraikitzeko» xedez antolatutako jardunaldi horietan. Gaur Europako krisi ekonomikoa, gazte mugimenduaren historia eta emakumeen lan prekaritatea landu dituzte, besteak beste.

Bihar ere, ekitaldi ugari izango dira: 11:30ean, aktualitate politikoari buruzko solasaldia egingo dute, eta, ondoren, argazkia egingo dute «Palestinako eta Libanoko herri langileei elkartasuna» adierazteko.

Larunbatean, berriz, manifestazioa egingo dute Altsasuko Foru plazatik, 17:30ean, Gerraren eta faxismoaren aurrean gazteok sozialismora batu lelopean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.