Irudia. Bilbo
«Haserrea», espetxe politika aldatzeko
![ARITZ LOIOLA / FOKU. ARITZ LOIOLA / FOKU.](https://www.berria.eus/uploads/s1/67/90/96/p006-f01.jpeg)
Haserre Gaua izeneko ekitaldia egin du Sortuk Bilbon: hamabi orduko ekinbidea, Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotza salatzeko eta espetxe politikak aldatzea bultzatzeko. Ekitaldiaren hasieran, Sortuko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezek hitza hartu du, eta esan du Gonzalez Sola «salbuespenezko espetxe politikaketa hari eusten dioten guztiek» hil dutela.«Gaur eta hemen indarrean dirauen biolentzia bakarra estatuena da», azaldu du; «bada garaia estatuek beren biolentziari uko egin diezaioten, biolentzia hori sufrimendua eta heriotzak eragiten ari baita». Egun indarrean dagoen espetxe politika «luzamendurik gabe» bertan behera uzteko eskatu du Rodriguezek: «Ez dugu hitz politik nahi; ekintzak nahi ditugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu