Nafarroako basozainek sare sozialetan jakinarazi dutenez, hartz gazte bat antzeman dute Pirinioetan, Garde inguruko mendietan. Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak fauna ikusteko erabiltzen dituen fototranpaketa kamera batekin grabatu dituzte irudiak, eta, adituek baieztatu dutenez, hartz gazte batenak dira.
2018an, bi hartz eme eraman zituzten Esloveniatik Biarnora (Okzitania), espeziea iraunarazteko xedez, eta hurrengo urtean, bi hartz kume ikusi zituzten Sazosen (Pirinio Garaiak, Frantzia), Ardiden gailurretik gertu. 15 urtean Pirinioetako mendebaldean jaiotako lehen hartzak izan ziren horiek.