Irudia. Bilbo

HARTU DU ARESOK BILBOKO ALKATETZA

2014ko martxoaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ibon Areso da atzotik Bilboko alkatea. Aurreko alkate Iñaki Azkuna joan den astean hil zen, eta haren lekua hartu du, udalbatzarrean. EAJko hautetsien botoa jaso zuen; PPk, Bilduk eta PSEk boto zuria eman zuten. Aresok esan zuen Bilboko batentzat ohorerik handiena dela bertako alkate izatea, bainaerantsi zuen kargua min handiz hartu duela, Azkunaren heriotzagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.