Irudia. Baiona
Harrotasunaren hilabetea hasi dute
Les Bascos LGTBI elkarteak elkarretaratzea egin zuen atzo arratsean, Baionako herriko etxearen aitzinean, Homofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren kari. Ekintza horrekin, harrotasunaren hilabeteari hasiera eman zioten. LGTBIfobiari buruzko inkesta abiatu dute azken asteetan, eta lehen emaitzak eman zituzten: Ipar Euskal Herriko, Landetako eta Biarnoko 11 eta 25 urte arteko LGTBI komunitateko ehun kidek erantzun dute orain arte. %45ek erran dute eskola jazarpena pairatu izan dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu