Harreren aurkako ordenantza bat proposatu du PPk
BILBO. Raquel Gonzalez Bilboko PPko bozeramaileak jakinarazi du bere taldeak ordenantza bat proposatuko duela udalean, presoen harrerak debekatzeko eta «karteletako eta pintaketetako terrorismoa garbitzeko». Datorren asteazkenean eramango dute proposamena udalbatzarrera. «Terrorismoaren biktimekiko memoria, duintasun eta justizia» arau bat izatea nahi du PPk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu