IV. Foro Sozialeko ondorioak ezartzeko, «gizarte zibilak blokeoak gainditzeko oinarrizko eginkizuna» bete behar duela uste du foroak. Harreman mota ugari garatuko du:
Euskal erakundeekin eta eragileekin. Ondorioetako «lehen urratsak egiteko asmoz», harremanetan jarriko da euskal erakundeekin, eta eragile politikoekin eta sozialekin. Foro Sozialaren xedea da «beharrezkoak diren aldebiko eta alde anitzeko elkarrizketa-esparru guztiak erraztea».
Euskal presoekin. Espainiako eta Frantziako estatuetako espetxeetako «preso politikoen kolektiboekin» bilerak egiteko eskatuko du, «foroaren ondorioak aurkezteko eta haien ekarpenak jasotzeko».
Bake mugimenduekin. Euskal Herrian eta munduan gatazketan oinarrizko eskubideen defentsan, bizikidetza eraikitzen, gatazkak ebazten eta bakea lortzen lan egiten duten mugimenduekin eta sektoreekin lankidetza espazioak sortzen saiatuko da.
Legelariekin. Foro Sozialak uste du «interesgarria eta gomendagarria» izango litzatekeela eremu juridikoko pertsonak inplikatzea, «ekinbide juridikoak aztertu, landu eta bultzatu ahal izateko; ekimen horien bidez, salbuespen neurri eta arauen sarea desblokeatu eta desmuntatzeko». Alor horretan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian hasitako bidea eredutzat dauka eremu horrekin lana zabaltzeko.
Sindikatuekin, unibertsitatearekin eta erlijiosoekin. «Arreta bereziz» ikusten ditu euskal sindikatuen, unibertsitatearen eta komunitate erlijiosoaren arloak, «pisu handia» dutelakoan. Haiekin ere izango da kontaktuan. «Erabakigarriak izan daitezke korronte sozial bat sustatzeko».
Espainiako eragileekin. Bilguneak dio jakitun dela Espainiako Estatuaren iritzi publikoak duen garrantziaz. Ondorioz, «modu koordinatuan» lan egingo du hango hainbat esparrurekin, «iritzi korronte bat» sor dadin laguntzeko.
Nazioarteko komunitatearekin. Lankidetzan jarraituko du nazioarteko komunitatearekin. Lehendik badu elkarlan bat HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldearekin.
HARREMANAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu