Haritza Camblongen zerrenda erretiratu egin da Beskoitzeko bozetako bigarren itzulirako

Ez du bat egin Pascal Jocouren zerrendarekin, Beskoitzeko herriko bozetako lehen itzulian boz gehien lortu zuenarekin, eta hautesleak libre utzi ditu bigarren itzulirako.

Haritza Camblong, ekain hasieran, Beskoitzen. PATXI BELTZAIZ
Haritza Camblong, ekain hasieran, Beskoitzen. PATXI BELTZAIZ
Iñaki Etxeleku.
2024ko ekainaren 18a
10:30
Entzun

Haritza Camblong abertzaleak zuzendu Hats Berri zerrendak erabaki du erretiratzea Beskoitzeko (Lapurdi) herriko bozen bigarren itzulian. Igandean, lehen itzulian, Pascal Jocouren zerrenda atera zen lehen, eta ez dute molderik kausitu harekin batzeko, ez eta Fabien Aiensa auzapez ohiaren zerrendakide izandako Fabienne Etxegarairen zerrendarekin ere. «Parte handiz, dugun ikuspegiak eta ditugun balioek ez dute bat egiten bi zerrenda horien programekin», aitortu dute Hats Berri taldeko kideek, agiri baten bidez.

Ondorioz, hautesleei nahi duten hautuaren alde egiten utziko die heldu den igandeko bigarren itzulirako. Camblongek berak adierazi du «biziki kezkatua» dela ikastolaren egoerari buruz, eta horren arabera bozkatuko duela heldu den igandean.

Bizkitartean, lehen itzulian lortu emaitzek «bihotz ematen» die segidarako, baina ez die «garaipena ikusteko menturarik» erakutsi aldi honetako. Lanean segitzeko asmoa erakutsi dute Camblongen zerrendako kideek, «Beskoitze herri euskalduna izan dadin». Ondoko bozetara bitarteko bi urteetan adi egonen dira Hats Berrikoak programan izan dituzten «hiru ardatzetan»: aitzineko udalak bozkatu adostutako antolaketa eremuaren kontra, ikastolaren alde, eta herriko barne biziaren alde.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.