Hamazortzi hileko zigorra jarri diote Costumerori, senar ohia grabatzeagatik
BILBO. Barakaldoko (Bizkaia) epaitegi batek hamazortzi hilabeteko zigorra jarri dio Irune Costumerori. Bizkaiko Aldundiko lau langile salatu zituen emakume horrek, GAS guraso alienazioaren sindrome faltsua erabiliz alabaren zaintza kendu ziotelako, baina epaiketa galdu zuen. Orain, Costumero bera kondenatu dute, 2016ko auzi batengatik: alabaren berokian grabagailu bat sartu zuen, familia elkarguneko solasaldiak eta senarrarenak grabatzeko, epaiaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu