Gasteizko Auzitegiko Fiskaltzak hamazazpi urteko espetxe zigor eskaera egin du Xuban Nafarrateri elkartasuna adierazteko elkarretaratze batean parte hartu zuten zazpi gazteren aurka. Urte eta erdiko zigorra eskatu du haietako hirurentzat, bi urtetik gorakoa beste birentzat eta lau urtekoa azken bientzat. 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean larri zauritu zuten Nafarrate. Hurrengo egunean, elkarretaratzea egin zuten hainbat lagunek, gertaerak salatzeko, Andra Mari Zuriaren plazan, eta haien aurka oldartu zen Ertzaintza.
Eskubideak Plazara mugimenduko eta M-15eko kideek eman zuten zigor eskaeren berri, atzo, Nafarreteren eta Iñigo Cabacasen senideekin batera egindako agerraldian. Ertzaintzaren eta Fiskaltzaren jokabidea salatzeaz gain, dei egin zuten Cabacasi buruz egindako dokumentalaren emanaldian parte hartzera. Astelehenean emango dute filma Gasteizko Florida aretoetan.
Cabacasen kasuan bezala, Nafarraterenean ere ez da epaiketarik izan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ukatu egin zuen, familiak salatu bezala, pilotakada batez zauritu zutela Nafarrate. Gertaeren bideo bat ere aurkeztu zuen sendiak, baina artxibatu egin zuten kasua.
Hamazazpi urteko espetxe zigorra eskatu dute zazpi gazterentzat
Nafarrateri babesa emateko elkarretaratze batean atxilotu zituen Ertzaintzak, bertakoen aurka oldartu ostean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu