'EGUNKARIA'-REN ITXIERA

Hamazazpi urte bete dira 'Egunkaria' itxi zutenetik

2003ko otsailaren 20an itxi zuen Euskaldunon Egunkaria Guardia Zibilak. Datorren abenduaren 6an 30 urte beteko zituen.

Manifestazio jendetsua Donostian, 'Egunkaria'-ren itxiera salatzeko. ANDONI CANELLADA / FOKU
2020ko otsailaren 19a
19:05
Entzun

Gaur duela hamazazpi urte, 2003ko otsailaren 20an, Guardia Zibilak egoitza itxi zion Euskaldunon Egunkaria-ri, euskara hutsezko kazeta bakarrari, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Hamazazpi urte Andoaingo Martin Ugalde parkeko egoitzan eta Gasteizko, Iruñeko eta Bilboko ordezkaritzetan giltzarrapoa jarri zutela. ETArekin lotura zuelakoan itxi zuten kazeta, eta atxilo hartu zituzten Xabier Alegria, Txema Auzmendi, Inma Gomila, Luis Goia, Fermin Lazkano, Xabier Oleaga, Martxelo Otamendi, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Pello Zubiria. Zazpi urte geroago heldu zen auzipetuen absoluzioa. Egunkaria-k kioskoetan 30 urte beteko zituen datorren abenduaren 6an.

Euskal gizartearen zati handi batek eskubideen zapalketatzat jo zuen itxiera, eta babesa eman zien gehiago argitaratuko ez zen egunkariari, hango langileei eta operazio hartan atxilotutakoei. Donostiako manifestazio erraldoia izan zen horren lekuko. Babes horri esker, katea ez zen eten, eta Egunkaria-ren lekua hartu zuen Egunero-k lehenik, eta BERRIAk gero.

2014ko urrian, auzi ekonomikoa artxibatu zuen epaitegiak, baina inork ez du barkamenik eskatu gertatutakoagatik.

Hemen 15. urteurrenaren harira eginiko bideoa:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.