Hamasei lagun atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko azken gauean, horietatik bost indarkeria matxistagatik

Beste zazpi lapurretan aritzeagatik atxilotu dituzte. Bestalde, itsasadarrera erori den emakume bat erreskatatu dute.

Bi udaltzain Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU
Bi udaltzain Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU
2024ko abuztuaren 25a
12:15
Entzun

Bilboko Udaltzaingoak hamasei lagun atxilotu ditu Aste Nagusiko azken gauean. Jakinarazi dutenez, bost indarkeria matxistagatik atxiki dituzte, bi drogen trafikoagatik, zazpi lapurretan aritzeagatik, bat lesioengatik eta azkena erreklamazio judizial batengatik. 

Horrez gain, bi ertzainek itsasadarrera erori den emakume bat erreskatatu behar izan dute gaur 09:00etan. Suhiltzaileen txalupa batera igo dute, eta Basurtuko ospitalera bidali.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.