Hamar pertsonak jaso zuten hiltzeko laguntza iaz Nafarroan

Hamar pertsonatik seik 70 urte baino gehiago zituzten, eta beren etxean hil ziren. Eskaera gehienak gaixotasun neurologikoengatik eta onkologikoengatik jaso ziren.

Gaixo bat ohean. NAFARROAKO GOBERNUA
Gaixo bat ohean. NAFARROAKO GOBERNUA
nerea intxausti
2024ko ekainaren 11
16:00
Entzun

Bederatzi emakumek eta gizon batek jaso zuten iaz hiltzeko laguntza Nafarroan. Hogeita lau eskaera egin zituzten, baina hamalauk ez zuten jaso Berme eta Ebaluazio Batzordearen aldeko txostena. Eskaera gehienak gaixotasun neurologikoengatik eta onkologikoengatik jaso ziren. 

Zenbait arrazoirengatik bota zituzten atzera hamalau eskaera: bederatzi kasutan, pertsona hil egin zen paperak egin bitartean, haren osasunak okerrera egin zuen edo pertsonak berak erabaki zuen prozedura ez egitea; beste lau kasutan, Berme eta Ebaluazio Batzordeak ukatu zituen eskariak; eta kasu batean eskatzaileak berak bota zuen atzera. 

Hiltzeko laguntza eskatu zutenen artean sei pertsonak 70 urte baino gehiago zituzten, eta bakarrak zeuzkan 60 baino gutxiago. Sei gaixo etxean hil ziren; gainontzekoak, aldiz, ospitalean, betiere osasun arloko profesionalek lagunduta eta aholkatuta. 

Hiltzeko laguntza eskatu eta pertsona hil arte batez beste 40 egun igaro ziren iaz; epea legeak zehazten duen mugen barnean dago, eta murriztu egin da 2022. urtetik —orain bi urte prozesuak batez beste 44 egun irauten zuen—.

Datuek zertxobait egin dute gora azken hiru urteetan, Espainiako Eutanasia Legea indarrean sartu zenetik. 2021ean onartu zuten legea, eta ordutik 2022. urte bukaerara arte 22 eskari jaso zituzten, eta 15 pertsonari lagundu zioten hiltzen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.