Foruzainek hamar gizon atxilotu dituzte Nafarroan aste honetan indarkeria matxista egotzita.
Foruzaingoaren arabera, atxilotuetako batek bikotekideari zauriak egin zizkion aurpegian eta lepoan, Lizarran. Emakumeak ez zuen salaketarik jarri, baina ofizioz atxilotu zuten gizonezkoa, bizilagunek abisua eman ondoren. Hamahiru aurrekari zituen.
Beste atxilotu batek emakume bati eraso egin zion seme-alaben aurrean, Altsasun. Gizonak aurrekariak zituen, eta biktimak salaketa jarri eta babes agindua eskatu du. Halaber, Cintruenigon beste emakume batek ere gizon bat salatu du mehatxu egiteagatik eta erasotzeagatik. Gizona atxilotu egin dute.
Horietaz gainera, Tuteran bi gizon atxilotu dituzte indarkeria matxista egotzita; Valtierran, gizon bat atxilotu dute, amarekiko urruntze agindua hausteagatik, eta Bertizaranan, berriz, sexu eraso bat izan da, ukituengatik.