Irudia. Baiona
Hamar elkarretaratze Lapurdin, zigor luzeen kontra
Frederic Haranburu, Jakes Esnal eta Ion eta Unai Parot askatzeko eskatu dute Baiona eta Donibane Lohizune (Lapurdi) artean egindako hamar elkarretaratzeetan. Preso dituztenetik, 30. urtea dute aurten, eta Bagoaz mugimenduak antolatu du mobilizazioa. 250 bat lagun bildu dira errepide bazterretan. Maiatzaren 7an Senperen (Lapurdi) biltzera deitu dute, Haranbururen askatasuna galdegiteko. Irudian, Baionako bilkura bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu