Eraso homofobo bat izan zen larunbat gauen Basaurin (Bizkaia), Bizkotxalde parkean, 2:30ean aldera. Erasotua konorterik gabe utzi zuten, eta ospitaleratu egin behar izan zuten. Lekukoek azaldu dutenez, 23 urteko gaztea jipoitzen zuten bitartean «marikoi zikina» zioten oihuak entzuten ziren, baita nazka ematen zuela ziotenak eta handik alde egiteko agintzen ziotenak ere.
Ustezko erasotzaileak biktimaren adin berekoak dira. Lehenik haietako bat hasi zen hura jipoitzen, eta gero gehitu ziren beste hamabiak. Jarraian, Azbarren auzorantz egin zuten ihes.
Erasotuak kolpeak ditu gorputz osoan, buruan eta aurpegian bereziki. Salaketa jarri du Ertzaintzan, eta haiek ari dira gertatutakoa ikertzen. Ustez, Basauriko Udaltzaingoarekin elkarlanean, identifikatu dituzte erasotzaileak.
Eraso homofoboa salatzeko datozen orduetan agerraldi bat egingo dute Basaurin. Herriko gizarte eragileek eta talde politikoek salatu dute erasoa jada.