Hamahiru kartzela urte, zegokienaz gainera

Gaztañaga, Igarataundi eta Perez askatu dituzte, baina zegokien baino hamahiru urte gehiago preso egin ondoren

Aitziber Laskibar Lizarribar.
Bilbo
2012ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Jose Ignacio Gaztañaga, Juan Maria Igarataundi eta Jose Maria Perezen babes helegiteak ontzat eman ditu Auzitegi Konstituzionalak, eta, beraz, askatu egin dituzte hirurak. Abokatuek Bilbon egindako agerraldian izan ziren hirurak atzo, haien lanari eta irakurketari babesa emanez. «Kalean dira hiru preso ohiak, baina nola kitatuko da egin zaien kaltea?», galdetu zuen Ainhoa Baglietto abokatuak, haserre. Auzitegiaren erabakiaren arabera, behar baino hamahiru urte gehiago izan dituzte espetxean denera. «Sei, lau eta hiru urtez izan dituzte preso bidegabeki eta legez kanpo», salatu zuen Zenonek. «Zer gertatzen da horrekin?».

Duela bost urte abisu emanda

Gertaera are larriagoa da, abokatuek arrisku horretaz duela bost urte baino gehiago ohartarazi zutela kontuan hartuta. Auzia Auzitegi Konstituzionalaren esku geratu zenean, erabakia hartu artean doktrina ezarria zuten presoak askatzeko eskatu zuten haien defentsek, epaileek arrazoi emanez gero kalte konponezina egina litzatekeela arrazoituta. Ezezkoa eman zuen Konstituzionalak. Guztiak preso mantenduko zituela jakinarazi zuen, baina auzia «premiaz» ebatziko zuela; ia bost urte behar izan ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.