Hala Bedik ertzain bat salatu du, prentsa askatasuna urratu delakoan

2020ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Ertzain batek telefonoa kendu eta 300.000 euroko isuna jarriko ziola mehatxu egin ziola kontatu du Hala Bediko kazetari batek. Ertzaintza Talka espazio feminista husten ari zen une horretan. Maiatzaren 3a zen. Eta kazetaria, bere jardunean. «Mehatxu horrek oinarri juridikorik ez zuela» eta prentsa askatasunaren aurkako eraso bat izan zela iritzita, kereila aurkeztu dute Gasteizko Justizia jauregian, kazetariaren lana oztopatu zelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.