Gure esku

Hainbat toki argiztatu ditu Gure Esku-k, Kataluniari elkartasuna adierazteko

Gaztelugatxe, Anboto, Txindoki, Kortazar eta Deba argiztatzen ari dira gaur gauean.

2019ko urriaren 25a
21:47
Entzun

Gure Esku dinamikak eta tokiko herritarrek elkarlanean Gaztelugatxe, Anboto, Txindoki, Kortazar eta Deba argiztatu dituzte gaur gauean, Kataluniako prozesuko buruzagi independentista espetxeratuei elkartasuna adierazteko.

Duela astebete Aiako Harrian egin zutenak oihartzun handia izan zuen, eta haien segida izan dira gaurkoak. Tartean izan dira beste batzuk. "Argi dugu bidea: erabakitzeko eskubidea", esan du Gure Esku-k.

Joan den larunbatean, milaka lagun bildu zituen Donostian, manifestazio batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.