Zizur Nagusiko (Nafarroa) Udalak kudeatutako puntu morean hainbat sexu eraso salatu dituzte herriko festetan. Udalak aho batez onartu du adierazpen bat, eta «guztiz gaitzetsi» ditu jazo diren erasoak; salatu du horrelakoek agerian uzten dutela oraindik ere «gizonen eta emakumeen arteko berdintasunik eza». Elkarretaratzea egin dute gaur 20:00etan, Foruen Plazan.
Zizurko eraso matxisten kontrako mahaian udala eta tokiko hainbat elkarte feminista biltzen dira, eta elkartasun osoa adierazi die sexu erasoak jasan dituzten emakumeei.
Asteburu honetan bost gizon atxilotu ditu Foruzaingoak, horietako bat Zizur Nagusian, genero indarkeriako delitua egotzita. Argitzeko dago atxiloketa horrek zerikusik duen herriko festetan izan diren sexu erasoekin.