Ertzinatzak jakitera eman duenez, ia ziurtasun osoz, izurdearenak diren haragi zatiak aurkitu ditu Bermeoko portuan (Bizkaia).
Joan den ostegunean, 15:00ak aldera, Espainiako Ingurumen ministerioko bi ikuskatzaileren deia jaso zuen Ertzaintzak. Laguntza eskatu zieten, zetazeo haragia zuten hainbat poltsa erreskatatzeko Bermeoko portuko uretatik. Dirudienez, poltsa horiek portuan amarratuta zegoen ontzi batetik jaurti zituzten.
Ertzaintzaren Ingurumen Atalak, Urpekaritza taldea aktibatu du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak eskatuta #Bermeo tik gertu legez kanpo harrapatutako izurde zatiak uretatik berreskuratzeko #uvr#uretan#Ertzaintzapic.twitter.com/p3KVs4kzCi
— UVR Ertzaintza (@UvrErtzaintza) 6 de marzo de 2019
Ertzaintzaren erreskate zerbitzuek poltsa horiek uretatik atera eta Ertzaintzaren egoitza nagusira eraman dituzte. Bertan, haragia aztertuko du polizia zientifikoak. Ertzaintzaren Ingurumen delituetarako sailak ikerketa abiatu du auzia argitzeko.