Hiru egunetan egiten da: lehenengo bi probak egun berean, eta beste biak egun banatan. 210 minutu guztira. Gutxieneko adina: 17 urte.
Irakurmen proba. Bi atal. Lehenengoa: testu bati buruzko galderak. Izan daitezke test edo egia/gezurra erakoak, erantzun laburrekoak, eta abar; eska dezakete testu zatiei dagozkien ideiak aukeratzeko, testua laburtzeko...
Bigarren atala: testu baten bidez sintaxia eta lexikoa neurtzea; sinonimoak jartzea, testua berridaztea, esaldien baliokideak ematea... 20 puntutik 10 behar dira. 9 puntu dituenari, idazmenekoa zuzenduko zaio, hor gutxienez 16 puntu lortzen baditu. Iraupena: 60 minutu.
Entzumen proba. Grabazio bati buruzko galderak: test bidezkoak, erantzun laburrekoak, esaldiak osatzekoak, loturak egitekoak... Gainditzeko, 20 puntutik 10. Denbora: 25 minutu.
Idazmen proba. Gutxienez 300 hitzeko testu bat; edo bi, bakoitza 180koa. Gainditzeko, 30 puntutik 15. Baina 13 lortzen dituenak mintzameneko puntuekin konpentsa dezake. Iraupena: 90 minutu.
Mintzamen proba. Bakarkako hizketaldi bat, gai bati buruz, bost minutuz (20 minutu prestatzeko). Elkarrizketa bat, hamar minutukoa. 30 puntutik 15 behar dira.
HABE C1 AZTERKETA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu