Udal eta foru hauteskundeak. Alderdien kanpaina
H1en ustez, «amarru bat» da atez ateko sistema
Pello Gonzalez Hamaikabaten Gipuzkoako zerrendaburuak gogor kritikatu du atez ateko zabor sistema bultzatzen duten alderdien jarrera. «Jendea engainatzen» ari direla salatu du. «Atez ateko sistemarekin zero zabor egongo dela esaten dutenak gezurretan ari dira edo Gipuzkoa zabortegiz bete nahi dute». Zabortegien aldean, H1 «errausteko plantaren alde» dagoela adierazi du Gonzalezek. «Errausteko plantak zabortegiak baino hobeak dira ingurumenarentzat, eta ingurumenaretzako Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek defendatzen dute, baita lurraldeko mankomunitate eta udal gehienek ere». Hori hala, H1ek bosgarren edukiontzia bultzatuko duela esan du Gonzalezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu