H1ek salatu duenez, atez ateko zabor bilketa ez da «konponbide integrala»

San Markok dituen zerbitzuak «bikoiztea» leporatu diete Hernaniko, Usurbilgo eta Oiartzungo udalei

Hernani
2010eko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Atez ateko zabor bilketaren inguruan dagoen «inposizioa» eta «iluntasun informatiboa» salatu zituzten, atzo, Hernanin eginiko agerraldian Usurbil, Oiartzun eta Hernaniko (Gipuzkoa) H1eko zinegotziek. Adierazi zutenez, sistemaren sustatzaileek «errauste plantaren ordezkotzat agertu nahi badute ere», atez ateko bilketa «ez da konponbide bete-betea».

Atez ateko zabor bilketa ezarriko den herri horietan bilduko ez den zaborrak ondoko herrira «bidaiatzen» duela diote H1eko ordezkariek, eta herri horiei dagokiela, beraz, Usurbilgo, Hernaniko edo Oiartzungo zaborra «bildu eta ordaintzea». H1en kalkuluen arabera, hiru herri horien inguruko udalerriek, orotara, 600.000 euro gastatu beharko dituzte Hernaniko, Usurbilgo eta Oiartzungo «zabor turista» biltzen.

Garbitania Zero Zabor SL enpresaren sorrera onartu izana ere kritikatu du H1ek. Adierazi dutenez, Garbitaniak 500.000 euroko kapital soziala izango du, 800.000 euroko hasierako inbertsioa eta 2,2 milioi euroko funtzionamendu kostua. Enpresa hori aurrera eramateko bideragarritasun ekonomikorako azterketarik ez da egin, ordea, H1en arabera. «Udalen diru kutxak dauden egoeran egonda» udalen erabakia «arduragabekeria» da H1en irudiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.