Guztion Alardeak «banderaren usurpazioa» salatu du

«Alardearen izenean hitz egiten duten botere faktikoei» leporatu diete herriko elkarbizitza arriskuan jartzea

2023ko irailaren 16a
00:00
Entzun
HONDARRIBIA. Guztion Alardea taldeak gogor salatu du joan den ostiralean alarde baztertzaileko konpainia batek Hondarribiko (Gipuzkoa) banderaren erreplika batekin desfilatu izana. «Azken 27 urteetan errespetatutako mugak gainditu dituzte aurten: Hondarribiko bandera ofiziala faltsutu dute, eta herritar guztiak ordezkatzen gaituen sinboloa bereganatu dute, beren burua herriaren erakunde nagusiaren gainetik jarriz, eta guztiona den intsigniaren sakratutasuna mespretxatuz».

Guztion Alardearen ustez, «banderaren usurpazioa alardearekin egin dutenaren metafora argia da: eskubidez herritar guztiena den hori gutxi batzuen artean bahitzea».

2019an sortu zen Guztion Alardea, alardearen inguruko gatazka konpontzen laguntzeko. Emakumeen parte hartzea babesten dute.

Herenegun, Igor Enparan Hondarribiko alkateak ere gertatutakoa deitoratu zuen ohar batean, eta «tentsioa sustatu» izana leporatu zien alarde baztertzaileko kideei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.