arantxa iraola

Guztion «esfortzua»

2024ko maiatzaren 24a
18:00
Entzun

Uliazpi fundazioko langileen ordezkariek, hizkuntza eskakizunen defentsan, «esfortzua» nabarmendu dute: hainbat kidek ezarritako hizkuntza eskakizunak konplitzeko eta funtzio publikoan inor bazterrean utzi gabe aritzeko egin duten esfortzua. Eske horiek aintzat hartzen ez diren bitartean, administraziorekin harremanetan erabiltzaile askok egin behar izaten duten «esfortzu» erantsia ere hartu behar da kontuan. Euskara nahieran erabili ezina arazo da jende askorentzat, eta tankera askotakoak izan daitezke arazo horiek. Uliazpiren gisako toki batean, adimen urritasuna duten pertsonak artatzen dituztela aintzat hartuta, beste edozein tokitan baino ageriago geratzen da guztiz bidegabea dela langileen ezagutza faltak dakarren ahalegin erantsia jartzea justu komunikatzeko zailtasun handienak dituztenengan, haien senideengan. Horregatik, ahalegina, oro har, gizarte osoak egin behar du orain, eta instituzio guztiek, oldarraldi judizialak ekarri duen egoera hau gainditze aldera, eta inork ez dezan sentitu dakartzan zailtasunak bere «esfortzuaren» gain bakarrik geratzen direla. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.