Zisterna kamioi batek eta auto batek aurrez aurre jo dute NA-134 errepidean, Milagroko saihesbidean (Nafarroa), 15:00ak aldera. Kolpearen ondorioz gizon bat hil da, autoko gidaria. Kamioiak su hartu du, baina gidaria ez da zauritu. Azkoiengo eta Tuterako suhiltzaileak eta foruzainak joan dira istripuaren lekura. Foruzaingoa istripuaren arrazoiak ikertzen ari da.
Gutxienez pertsona bat hil da Milagron, trafiko istripu batean
Kamioi batek eta auto batek elkar jo dute, eta sute bat piztu da kolpearen eraginez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu