Gutxienez 67 kasu Ipar Euskal Herrian

Eskualdeko Osasun Agentziak lau agerraldi zenbatu ditu. PCR proben gune zenbaitetako emaitzak ezagutarazi dituzte.

Baionan egin duten detekzio kanpaina. BOB EDME
2020ko abuztuaren 26a
12:48
Entzun

Ipar Euskal Herrian COVID-19 gaitza dutenen kopurua emendatu da, Eskualdeko Osasun Agentziak jakinarazi duenez. Horrez gainera, PCR proben guneetan egin duten detekzio kanpainako zenbakiak eman ditu Sud Ouest egunkariak. Donibane Lohizunen (Lapurdi), 882 proba egin dituzte, eta horietako 30ek positibo eman dute, hau da %3,4k. Urruñan (Lapurdi) sei kasu atzeman dituzte han eginiko 120 probetatik; hots, %5. Bidarten (Lapurdi), hamaika positibo atzeman dituzte, eta, guztira, 201 proba egin dituzte; hots, %5,4 positibo. Oraindik ez dituzte ezagutarazi beste herri eta hiri batzuetan egindako detekzio kanpainei buruzko datuak.

Bestalde, Eskualdeko Osasun Agentziak Ipar Euskal herriko agerraldien berri eman zuen atzo arratsean. Donibane Lohizunen hiru agerraldi izan dira, bi «lan espaziotan»: hiru langile kutsatu dira batean, eta lau bestean. Kanpin batean ere hiru kasu atzeman dituzte. Baigorrin (Nafarroa Beherea), «gertakari pribatu» baten ondorioz, hamar kasu detektatu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.