GUTUNA

2017ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
EPPK-ko kideak honako gutun eredu hau bidaltzen hasi zaizkieIñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakariari eta EAJren EBBri:

«Gutun honen bidez jakitera eman nahi dizut asteburu honetan X euskal preso politikoak bere hurkoen ikustaldia izan duela Euskal Herritik X kmtara deportatuta daukaten X ko kartzelan.

Ikustaldi hori burura eramateko lagun batek X ordutako bidaia egin behar izan du eta gutxienezX euro xahutu.

Duela ia hiru hamarkada irauten duen deserriratze eta sakabanaketa politika hori PSOEren orduko gobernuak abiarazi zuen PNV alderdiaren erabateko babes eta aholkularitza zehatzarekin.

Gaur egun, oraindik ere PPren gobernuak uko egiten dio euskal presoak Euskal Herriratzeari, ez dio amaiera eman nahi senide eta lagunak zigortzen dituen politika hiltzaile horri (laurehundik gora istripu, 16 senide eta lagun hilda eta hamarka zauritu, milaka haurerrepidetan atzera eta aurrera ibilzera behartuta, 20 preso kartzelan hilda...).

Zure arduraren neurrian, sufrimendu egoera honek amaiera izan dezan egin beharrekoa egin dezazun eskatzen dizut.

Adeitasunez».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.