Euskal presoak

Gutierrez kartzelara itzularazi dutela gaitzetsi dute dozenaka lagunek Iruñerrian

Iruñean eta Burlatan egin dituzte protestak, Sarek deiturik. Hiru urteko Izadi umearen aita da Iñigo Gutierrez euskal presoa.

jarraia209784.jpg
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko otsailaren 18a
19:55
Entzun

Etxerako bidean, oztoporik ez lelopean, dozenaka lagunek protesta egin dute gaur Nafarroan izaniko bi manifestaziotan, Iñigo Gutierrez euskal presoaren alde. Sare plataforma herritarrak bi elkarretaratze zituen deituak gaurko, presoa Zaballako (Araba) espetxera bueltarazi dutela salatzea xede. Batetik, Nafarroako Parlamentuaren atarian bildu dira hainbat lagun 18:30ean; Burlatan, handik ordubetera izan dute hitzordua: 19:30ean egin dute protesta.

Hiru urteko Izadi haurraren aita da Iñigo Gutierrez presoa. Umeak hiru urte bete ditu berriki, eta adin hori gainditutakoan, hirugarren graduan jarri zuten aita Gutierrez. Ordea, berriki, bigarren graduan jarri du auzitegiak atzera ere. Gradu aldaketak ezinbestean dakar kartzelara itzuli beharra, eta, beraz, alabaren kargu hartu ezina. Hain zuzen ere, egoera horrek eragindako haserrea erakutsi dute herritarrek Iruñean eta Burlatan. Salbuespen neurriak bukatu daitezela exijitu dute, irmo. Motxiladun umeen aldeko mezuak ere izan dira elkarretaratzean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.