Zer dago jokoan hauteskunde hauetan?
Gustatuko litzaidake erakustea gaitasuna dugula, kultura politiko nahikoa dugula, gero eta indartsuagoa den mundu mugimendu erreakzionario ezjakinari aurre egiteko. Politikaren eta politikarien beharra aldarrikatzen jarraitzen dugula herri honetan.
Ze itxaropen duzu emaitzaren harira?
Honen harira, ea gaitasuna dugun paktu zabalak egiteko, oinarrizkoa dena defendatzeko: gure kultura, gure hizkuntza, osasun publikoa, hezkuntza… Doako eta kalitatezko zerbitzu publikoak eta politika sozialak eta feministak behar ditugu. Uste dut aukera ona dagoela une honetan, berandu izan baino lehen, kontu hauek blindatuta uzteko.