Gurutzetako ospitaleko sarrerako sabaia erori da, zabaldu eta hurrengo egunean

Bost hilabete eman dituzte berritze lanetan. Ezbeharra gertatu eta gero beharginek «ondo-ondoko eremuan» lanean jarraitu dutela salatu du ESK sindikatuak.

Gurutzetako ospitaleko sabaia, gaur. ESK
Gurutzetako ospitaleko sabaia, gaur. ESK
Olatz Silva Rodrigo.
2024ko urriaren 22a
16:35
Entzun

Bost hilabeteko lanak egin ostean, atzo ireki zuten berriro Gurutzetako ospitaleko (Barakaldo, Bizkaia) sarrera nagusia; harrera eta informazio eremua osorik berritu ostean ireki zuten. Gaur, ESK sindikatuak jakinarazi duenez, sarrera nagusi horretako sabaia erori egin da.

ESK-k ohartarazi du langileek ez dutela kalterik jasan, baina «egoera oso larria» izan dela. Are gehiago, salatu dute ezbeharra gertatu ostean beharginek «ondo-ondoko eremuan» lanean jarraitu dutela. Hori dela eta, harremanetan jarri dira Laneko Osasun Sailarekin eta Gerentzia eta Pertsonaleko Zuzendaritzekin. Gainerako sabaia zer-nola dagoen berrikusi eta langileen segurtasuna bermatuta egon arte, lan eremua ixtea exijitu dute. «Horrela egingo dela baieztatu digute», erantsi dute.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzo jakinarazi zuenez, 650 metro koadro dituen eremua berritzeko, milioi eta erdi euro inguru gastatu dituzte. Helburua izan da «arreta eredu hurbilagoa, osoa eta pertsonalizatua» eskaintzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.