Gaur goizean Gipuzkoako Gurutze Gorriko boluntarioek itsasora itzultzen lagundu diote Zumaiako hondartzan lehorreratutako izurde bati. Bi metro luze zen animalia, eta Calderon espeziekoa zen.
Hegal batean zuen zauriaren ondorioz, itsasora itzultzeko zailtasunak zituen, eta korronteak eraman du hondartza ertzera.
Gipuzkoako Gurutze Gorriak jakinarazi duenez, erakundeko boluntarioak itsasontzi batekin joan dira Santiago hondartzara, eta, ohatila baten laguntzaz, izurdeari itsasora itzultzen lagundu diote.
Activados por @112_SOSDeiak voluntariado de #CruzRoja ha acudido con un barco a la playa de Santiago en #Zumaia donde se encontraba un delfín de especie Calderón varado en la arena y con la ayuda de una camilla nido ha salido a mar abierto @salvamentogobpic.twitter.com/xLABdsw0ZY
— Cruz Roja Gipuzkoa (@CruzRojaGip) August 16, 2022