Fotokazetaria

Gari Garaialde: «Gure herriaren zati baten kudeaketa modua erabakitzeko aukera dago jokoan»

Gari Garaialde. JON URBE / FOKU
Gari Garaialde. JON URBE / FOKU
Isabel Jaurena.
2024ko apirilaren 18a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zer dago jokoan hauteskunde hauetan?

Gure herriaren zati baten kudeaketa modua erabakitzeko aukera dago jokoan. Gure bozka zenbat eta urrunago gelditu gutxiago erabakitzen dugu, baina nik uste dut Eusko Jaurlaritza gai dela erabakitzeko gure herriaren zati baten hurrengo lau urtetarako politika zein izango den.


Zer itxaropen duzu emaitzen harira?

Iruditzen zait, inkestei kasu eginez gero, eta [Eneko] Anduezak behin eta berriro esaten duena entzunda, gobernuari begira ez dela aldaketa handirik egongo. Baina, aldi berean, iruditzen zait emaitzak astindu bat eman diezaiokeela orain arte genituen ohiturei. Anduezak EH Bildurekin gobernurik osatuko ez duela esanda ere, susto bat edo astindu bat egon daiteke, aldatzeko aukera badagoela barneratzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.