DONOSTIA. GuraSOS elkarteak helegite bat aurkeztu du Zubietako (Gipuzkoa) errauste plantara industriako hondakinak eramatearen aurka. Eusko Jaurlaritzak emana du horretarako baimena, baita hondakin horiek bertan erraustekoa ere. Elkartearen arabera, hondakin horiek Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian tratatzen ziren, eta orain Zubietara eraman nahi dituzte. Hala ere, erantsi du GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa soilik hiriko eta etxeko hondakinak kudeatzeko erakunde publiko bat dela, eta, beraz, ez duela aukerarik beste hondakin mota batzuekin jarduteko. «Zaldibar Zubietara dakarte».
Elkarteak ohartarazi duenez, gainera, Jaurlaritzak adierazi zuen «funtsezkoa ez den aldaketa bat» dela industria hondakinen kudeaketarena, eta ez dela beharrezkoa jendaurrean jartzea eta alegazioak aurkeztea. GuraSOSek, ordea, salatu du Espainiako eta Europako legedietan oinarritzen dela, eta horietan aldaketa «funtsezkoa» jasotzen dela. Jaurlaritzaren ebazpena ez dagoela «arrazoituta» eta «gardentasun eza» ere salatu dute.
GuraSOSek helegitea jarri du industria hondakinen aurka
Jaurlaritzak baimena eman du hondarrak Zubietara eramateko; taldearen ustez, horretarako aukerarik ez da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu