Guggenheim museoa bi ordu eta erdiz hustu dute, «objektu susmagarri bat» ikertzeko

Ertzaintzaren agenteak joan dira, eta inguruko kaleak ere itxita eduki dituzte, badaezpada. Lehergailurik ez zegoela baieztatu ostean, berriro zabaldu dute museoa.

Guggenheim museoaren inguruak itxita, gaur goizean. ISMAEL HERRERO / EFE
Guggenheim museoaren inguruak itxita, gaur goizean. ISMAEL HERRERO / EFE
gotzon hermosilla
2025eko apirilaren 19a
12:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Bilboko Guggenheim museoak 10:00etan zabaldu behar zituen ateak, baina minutu batzuk lehenago «objektu susmagarri bat» aurkitu dute, eta beharrean zeuden museoko langileak kanporatu, sartzeko zain zeuden turistak urrundu, eta itxita eduki dute eraikina.

Ertzaintza joan da lekura, objektua aztertzeko, eta, badaezpada, Mazarredo eta Abandoibarra kaleak itxi dituzte. Tranbia zerbitzua ere eten dute inguru horretan. Paketean lehergailurik ez zegoela baieztatu ostean, operatiboa bertan behera utzi dute, eta museoa zabaldu dute berriro, ohi baino bi ordu eta erdi geroago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.