Udalen osaketa

Guardian, EAJ; Bastidan, PP; eta Laudion, EH Bildu

Raul Garcia Guardiako alkatea. E.P./ FOKU.
2023ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
GASTEIZ.Kolore guztietako itunek kolore guztietako alkatetzak utzi dituzte Arabako herrietan. Guardian, PPk irabazi zituen bozak, baina EAJko Raul Garcia aukeratu dute alkate, EH Bilduren botoek lagunduta.Bastidan, berriz, PPko Daniel Garciak eskuratu du aginte makila. EAJk hautagairik ez aurkeztera behartu ditu herriko hiru zinegotziak, EH Bilduren babesik ez izateko; hori dela eta, hiru zinegotziek EAJ uztea erabaki dute, eta «ezinegona eta nazka» sentitzen dutela adierazi.

Zigoitian balantzak norantz egingo zuen argitzear zen, eta jeltzaleen aldera egin du. EH Bildu gehien bozkatua izan arren (lau zinegotzi), EAJren esku geratu da alkatetza, PPren zinegotzi bakarraren babesa lortuta. Hori hala, Javier Gorbeñak errepikatuko du agintaldia. Kuartangon ere, EAJk PPren babesa behar izan du EH Bilduri alkatetza kentzeko: Miren Meabe jeltzalea izango da alkate berria, PPren zinegotzi bakarraren botoarekin.

Laudion, EH Bilduk eta Omniak udal gobernua osatuko dute datozen lau urteetan, eta EH Bilduko Ainize Gastaka aukeratu dute alkate. Orain arte alkate izandako Ander Añibarro jeltzalea oposizioan geratuko da datozen lau urteetan.

Aiarako alkatetza ere EH Bilduren eskuetan izango da. Aiara Batuz-en hiru botoak jaso ditu Pruden Garciak. EAJk irabazi zituen bozak. Erriberabeitian, Erriberabeitia Bizirik talde independenteak lortu du alkatetza, PPren bi zinegotzien babesarekin, eta Amado Martinez de Iturrate aukeratu dute alkate. Dulantzin, berriz, DTI-AIA talde independenteko Joseba Koldo Garitagoitiak alkate izaten jarraituko du, EH Bildurekin akordioa lortu ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.