Burlatako (Nafarroa) hainbat herri eragilek guardia zibilen talde batek izandako «jarrera probokatzailea» gaitzetsi dute prentsa ohar batean. Aurreko asteazkenean izan zen, Burlatako jaietan. Euskal Herria peñara zazpi pertsonakaleko jantzita sartu eta «mehatxu eta irainka» hasi ziren. Horietariko bi guardia zibil gisa identifikatu ziren ondoren. Hala ere, bertako jendea ez zela probokazioetan sartu azpimarratu dute oharrean. «Biltzarreko jendeak musika kendu eta argiak piztu zituen, eta inor ez zen probokazioetan erori».
Bestalde, emakume baten jazarpena ere salatu nahi izan dute. Antza, emakumeak guardia zibilen jarrera gaitzetsi zuen, eta, etxerantz zihoala, atzetik jarraitu zioten.
Halakorik berriz gerta ez dadineta besta giroa eten ez dezaten, dagokienei neurriak har ditzatela eskatu diete eragileek. Gainera, herritarrei dei egin diete gertaera horiek errefusa eta sala ditzaten.
Guardia zibilen «jarrera probokatzailea» salatu dute Burlatako eragileek
Kaleko jantzitako talde bat Euskal Herria peñara sartu zen asteazkenean, eta «probokazioetan» hasi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu