Guardia Zibilak bi lagun atxilotu ditu ETAren biktimak umiliatzea egotzita

Legution atxilotu dute bat, eta Bilbon bestea. Guardia Zibilak uste du Jose Manuel Piñuel guardia zibilaren omenezko oroigarriak suntsitu dituztela "sistematikoki".

Jose Manuel Piñuel ETAk hildako guardia zibilaren omenezko ekitaldi bat. Irudian, bere alarguna eta Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakari ohia, 2009ko maiatzean. ADRIAN RUIZ DE HIERRO, EFE
2019ko urriaren 16a
14:54
Entzun

Guardia Zibilak bi lagun atxilotu ditu, ETAren biktimak umiliatu dituztelakoan. Atxilotuetako bat Bilbon atzeman dute, eta Legution (Araba) bestea. Azken herri horretan ETAk hil zuen Juan Manuel Piñuel guardia zibilaren omenezko oroigarri bat suntsitzea leporatu diete. 2017ko otsailetik Piñuelen omenezko oroigarria "sistematikoki suntsitu" dutela uste du Guardia Zibilak.

ETAk Guardia Zibilaren Legutioko kuartelaren ondoan jarri zuen bonba-auto batek hil zuen Piñuel, 2008ko maiatzaren 14an. Bonbak kuartela suntsitu zuen, eta ez da besterik eraiki. Kuartela zegoen tokian jarri dituzte Piñuelen omenezko oroigarriak.

Polizia operazioa Guardia Zibilaren Informazio Zerbitzuak egin du, Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3. Instrukzio Epaitegi Nagusiak koordinatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.