biktimak

Gregorio Ordoñez omendu du Eusko Legebiltzarrak

26 urte dira ETAk hil zuela.

Ordoñezen argazkia eta alboan piztutako sua, legebiltzarraren kanpoaldean. EUSKO LEGEBILTZARRA
jon olano
2021eko urtarrilaren 29a
10:31
Entzun

Joan den larunbatean bete ziren 26 urte ETAk Gregorio Ordoñez PPko legebiltzarkide izandakoa hil zuela tiroz, Donostian. Gaur egin dute urteurrena bete osteko lehen osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean, eta, saioa hasi aurretik, minutu bateko isilunea gorde dute Ordoñez zena oroitzeko.

Aurrekontuei jarritako osoko zuzenketak eztabaidatzeko osoko bilkura egiten ari dira Eusko Legebiltzarrean, eta 09:30ean hasi da saioa. Ordu horretan, aretoan zeuden legebiltzarkide guztiak zutitu dira Ordoñezen argazkiaren aurrean. Gainera, legebiltzarraren kanpoaldean, Ordoñezen argazki bat jarri dute, eta su bat piztu.

2014ko otsailaren 18an, Parlamentuko Mahaiak adostu zuen urtero omentzea bortxaz hildako lau legebiltzarkideak: Enrique Casas (PSE), Komando Autonomo Antikapitalistek 1984ko otsailaren 23an hila; Fernando Buesa (PSE), ETAk 2000ko otsailaren 22an hila; Santi Brouard (HB), GALek 1984ko azaroaren 20an hila; eta Ordoñez bera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.