Grebarako deia egin dute Ikasle Abertzaleek, martxoaren 13rako

Aldarrikatu dute protestarako deia ezinbestekoa dela «gorakada erreakzionarioari» aurre egiteko

Ikasleen agerraldia, gaur, grebarako deia egiteko. BERRIA
Ikasleen agerraldia, gaur, grebarako deia egiteko. BERRIA
arantxa iraola
2025eko otsailaren 7a
18:15
Entzun

Iruñean agerraldia egin dute gaur IA Ikasle Abertzaleek, eta jakinarazi dute ikasle greba antolatu dutela «gorakada erreakzionarioa» salatzeko. Martxoaren 13rako egin dute deia. Indarra hartzen ari diren joera atzerakoien kontra egiteaz gainera, «ikasle langileen» interesen alde ere egin nahi dute mobilizazioaren bidez.

Bi «arazo» handi ikuste dituzte gaur egungo hezkuntza sistema «kapitalistan». Batetik, esan dute gizarte osoan hedatzen ari diren ideia «erreakzionarioak» hezkuntzara ere hedatzen ari direla. Horri aurre egite aldera, gogoratu dute berebiziko garrantzia duela ikasleria «aktibatu» eta ikasleen artean matxismoaren eta arrazakeriaren kontrako kontzientzia hedatzeak. Bestetik, ikasle langileen egoera urtez urte «okerrera» doala esan dute. Horiek horrela, uste dute oso garrantzitsua dela ikasle langileen «interesen» aldeko borroka ikastetxeetan eta campusetan zabaltzea ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.