«Hezkuntza Legearen testuinguruan, hezkuntza sistemaren norabidea eta egoera dekadentea salatu ondoren erantzuteko ordua zela erabaki genuen, eta hamaika borroka prozesu martxan jarri genituen Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan», adierazi dute gaur IA Ikasle Abertzaleek, azaltzeko zer-nolako protesta bidea egin zuten Eusko Legebiltzarrean iaz onartu zen Hezkuntza Legearen inguruan, eta jakinarazteko beste pauso bat eman asmo dutela orain: greba antolatu dute martxoaren 13rako.
Borrokarako motiboak zein diren azaldu dute: «Batetik, negozioen hezkuntzaren aurka borrokatu eta ikasle langileon interesak defendatu behar ditugu, eta, bestetik, hezkuntza eredu gero eta miserableagoa dakarren inposizio orori aurre egin behar diogu». Esan dute urratsak egin behar direla «hezkuntza sistema sozialista» lortzeko bidean.
Ikasleen ustez, «politikari profesionalen arteko polemikek eta zirku mediatikoak» hezkuntzan langile mugimendua apalaraztea dute helburu. «Beraz, greba honek hezkuntzaren egoera gero eta larriagoa ezagutarazi behar du, eta antolakuntzarako dei bat egin».
Grebara deitu dute Ikasle Abertzaleek: martxoaren 13an izango da
«Negozioen hezkuntzaren aurka» borrokatu behar dela esan dute: «Ikasle langileon interesak defendatu behar ditugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu